lunes, 29 de abril de 2013

OIHAN ASTEKO PROTAGONISTA

2012ko URRIAREN 22tik 26ra OIHAN PROTAGONISTA ZENEZ, BERE JOSTAILUEKIN JOLASTEN EGON GINEN. BERE AMA ETA BERE IZEBAREKIN MADALENA GOXOAK EGIN GENITUEN, ZE ONGI PASATU GENUEN!!! ETA ZEINEN GOXOAK, BAIETZ?
La semana del 22 al 26 de octubre, oihan fue el protagonista y estuvimos jugando con sus juguetes. Con su ama y su tía hicimos unas madalenas muy ricas.Lo pasamos muy bien. ¿A qué estaban super ricas?

IRATI PEREZ DE VIÑASPRE ASTEKO PROTAGONISTA

KAIXO FAMILIA!!! 2012ko  URRIAREN 15etik 19ra IRATI IZAN GENUEN ASTEKO PROTAGONISTA. BERE ETXEKO JOSTAILUAK EZAGUTU ETA BERAIEKIN JOLASTU GENUEN.
OSTEGUNEAN IRATIREN GURASOEKIN ETXE BEREZI BATERA JOAN GINEN...

¡Hola familia! La semana del 15 al 19 de octubre del 2012 Irati fue la protagonista. Trajo sus juguetes de casa y tuvimos la oportunidad de jugar con ellos.
El jueves fuimos con el aita y la ama de a una casa muy especial...



IRATI FLORES ASTEKO PROTAGONISTA

KAIXO FAMILIA!!! 2012ko  AZAROAREN 12tik 16ra IRATIREN TXANDA IZAN ZEN. ASTE OSOAN ZEHAR BERE JOSTAILUEKIN ARITZEKO TARTETXOAK IZAN GENITUEN, IKUSI, IKUSI...
IRATIREN AITATXOREKIN HARATEGIRA JOAN GINEN ETA BERTAN IONEN AITAREKIN HAMBURGESAK EGIN GENITUEN, ZEINEN GOXOAK!!!!

¡Hola familia! La semana del 12 al 16 de noviembre del 2012 fue el turno de Irati, durante toda la semana estuvimos jugando a ratitos con sus juguetes, ¡¡¡ mirar, mirar!!!
Con el aitatxo de Irati y de Mikel fuimos a la carnicería de su ama y con el aita de Ion hicimos hamburguesas. ¡¡¡ Qué ricas!!!




ION ASTEKO PROTAGONISTA

KAIXO FAMILIA!!! ZER MODUZ? HASTEKO KONTATU 2012ko AZAROAREN 5etik 9ra IONEN JOSTAILUEKIN JOLASTEN IBILI GINELA. ARGAZKIETAN IKUSTEN DEN BEZALA OSO ONGI PASATU GENUEN.
BISITA APARTA EGIN GENUEN, OSABA JUANEN ETXERA JOAN GINEN, BERAK ESKULTURAK EGITEN DITU, ESKULTURGILEA DA.... IKUSI TA IKASI!!

Hola familia!!! ¿Qué tal? durante la semana del 5 al 9 de noviembre del 2012 estuvimos jugando con los juguetes de Ion. Como se ve en las fotos nos lo pasamos muy bien.
Hicimos una gran visita, fuimos a casa del tío Juan, él hace esculturas, es escultor...Ver y aprender!!

martes, 23 de abril de 2013

IPUIN KONTALARIA ETXARRIN

GURASO AGURGARRIAK!
ORAINGOAN ETXARRIN OSTEGUNEAN EGINGO DEN IPUIN KONTALARIARI BURUZKO INFORMAZIOA JARTZEN DUGU, ZUEN INTERESEKOA DELAKOAN...

HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA JARDUNALDIAK



Guraso agurgarriak!
Oraingo honetan Donostian Maiatzaren 10 eta 11-an burutuko den jardunaldi interesgarri baten lotura bidaltzen dizuet.
Norbaitek joateko asmoa badu, eskolan abisatu eta aurretik jakin, matrikula egin behar dela:

Zuen interesekoa delakoan gaude!

viernes, 19 de abril de 2013

BARATZA PROIEKTUA

ATSALDEON FAMILIA!!
DAKIZUENEZ, BARATZAREN KONTUAREKIN HASIAK GARA. HONA HEMEN EGINDAKO GAUZATXO BATZUK:

HAU GUZTIA ZUEN LAGUNTZARIK GABE EZINEZKOA LITZATEKE.
ESKERRIK ASKO!!

miércoles, 10 de abril de 2013

AINARA PROTAGONISTA

KAIXO FAMILIA!
OPORREN AURRETIK AINARA IZAN ZEN PROTAGONISTA. BERE ALABA JUNEREN JOSTAILUEKIN JOLASTU GENUEN ASTEAN ZEHAR ETA OSTEGUNEAN LORONTZIA EGIN ETA "EGUZKILOREA"-REN ANTZERKI-TXONTXONGILOA EGITEN SAIATU GINEN JEJEJE... GURE GELAN BELDURREN KONTUA MAIZ ATERATZEN DA ETA HAUEK UXATU  NAHI DITUGUNEZ, HAU EGITEA PENTSATU GENUEN. BIDEOA OSO LUZEA DA ANTZERKI OSOA AZALZEN BAITA, BAINO LAKUNTZAKO LAGUNEK IKUSI NAHI ZUTEN ETA BERAZ, HEMEN DOAKIZUE DENOI!


ONGI IZAN!

APIRILAK 21 "Euskara herria josten" BILATORTAN!

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak eta Nafarroako zenbait elkartek elkarlanean, euskararen ofizialtasunaren aldeko jaia antolatzen dute urtero, eta aurtengoan hilaren 21ean, igandea, egingo dute Bilatortan, ‘Euskara Herria Josten!’ lelopean.

Nafarroan, Vascuencearen legeak hiru hizkuntz eremutan banatu du lurraldea, eta zaila da euskara ofiziala ez den zonaldean bizi diren horientzat, gure hizkuntza den honetan hazi, hezi, lan egin eta egunerokotasunean jardutea. Errealitate horretaz jabeturik eta euskarak Euskal Herri osoan ofiziala izan behar duela aldarrikatzeko, Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak lan handia egin du azken urteetan, eta besteak beste, eremu ez euskalduneko herri batean euskararen aldeko egun osoko jai erraldoia antolatzen du urtero.

Aurtengoan Bilatorta izan da hautatuko herria, Lizarraldeko 1.200 biztanle inguruko herritxoa. Apirilaren 21a, igandea, izango da egun handia, eta goizeko 10:00etatik hasita eta bost gunetan banaturik, ekintzaz beteriko jardunaldia prestatu dute herritarrek eta inguruko elkarteek, Sortzen-Ikasbatuazekin elkarlanean.

Kale animazioak goizean goizetik hasiko dira, eta txarangak, batukadak, gaiteroak eta elektrotxarangak ez dira faltako egun osoan zehar herriko kaleetan. Halaber, bertso saioa, dantza emanaldia, haurrentzako pailazo eta ikuskizunak, aizkolari eta harri-jasotzaileen erakustaldiak, eta nola ez, kontzertuak eskainiko dituzte plaza eta zelaiguneetan. Ez zen Balea, Bide Bakarra, Bolbora eta Trikidantz taldeak arduratuko dira eguna girotzeaz.

Gosea sartzen denerako, bazkari herrikoiaren prestatu dute, eguerdiko 14:30ean kiroldegian, eta atseden hartu eta freskatzeko aukera ere izango da. Beraz, Euskara Herria Josten! lelopean, euskararen alde ongi pasatzeko eguna izango da apirilaren 21ekoa.


martes, 9 de abril de 2013

MIKEL PROTAGONISTA

GURASO AGURGARRIAK!
ORAIN DELA ASTETXO BATZUK MIKEL IZAN ZEN PROTAGONISTA GURE ESKOLAN. BERE JOSTAILUEKIN JOLASTU ETA MARTA ETORRI ZEN GUREKIN EGOTERA. LAN HANDIA EGIN GENUEN GURE ARGAZKIENDAKO MARKOAK EGITEN. OSO OSO POLITAK GELDITU ZIREN. ESKERRIK ASKO!



HACE UNAS SEMANAS MIKEL FUÉ EL PROTAGONISTA DE LA ESCUELA. DURANTE LA SEMANA ESTUVIMOS JUGANDO CON SUS JUGUETES Y VINO SU AMA A LA ESCUELA. ESTUVIMOS MUY AGUSTO HACIENDO LOS MARCOS DE NUESTRAS FOTOS Y QUEDARON MUY BONITOS. GRACIAS!

lunes, 8 de abril de 2013

ABARZUZAKO ESKOLAKO BIDEOKLIPA

BERAIEK ERE LANDA EREMUKO ESKOLA BERRIA ALDARRIKATZEN ARI DIRA, BERAIEN HERRIKOA HAIN ZUZEN ERE, BAINO OSO MODU POLITEAN, IKUSI:

BIDEOKLIPA

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=kYDGu7g17x0

NAFARROAKO LANDA EREMUKO ESKOLEN JARDUNALDIAK LIZARRAN


GURASO AGURGARRIAK! DATORREN ASTEBURUAN, APIRILAK 20AN LARUNBATEAN,  LIZARRAN LANDA EREMUKO ESKOLEN JARDUNALDIAK IZANGO DIRA.
BERTAN JOXEMA LEITZAK BARATZA PROIEKTUAREN INGURUKO AURKEZPENA EGINGO DU GURE ESKOLA EZAGUTZERA EMATEKO. HONEKIN BATERA SAKANAKO LANDA EREMUKO ESKOLEN ARTEKO KOORDINAZIOA BERMATZEKO ESKUBIDEA ERE ALDARRIKATU NAHI DUGU.
NORBAITEK PROIEKTUAK EZAGUTU NAHI BADITU ETA IZENA EMAN NAHI BADU BERTARA JOATEKO JARRI GUREKIN HARREMANETAN.
 
Programazioa ikusteko irudian klikatu